Bizikletaren dokumentazio gunea sortu dute
Aldundiak, udalak eta Cristina Enea Fundazioak elkarlanean eratu dute Zikloteka
cristinaenea.eus/zikloteka webgunean.
Azken batean, sakabanatuta zegoen informazioa batu eta txukun antolatu dute, interesa duenak kontsulta dezan. Bertan, ikuspegi anitzak bildu dituzte: teknikoa, administratiboa, zientifikoa, dibulgatzailea eta aldarrikatzailea. Bizikleta garraio gisa bultzatzeko lanaren barnean sartu dute arduradunek Ziklotekaren sorrera.
Honako ordutegia izango du Ziklotekak:
Zikloteka abian da: Bizikletaren Gipuzkoako Dokumentazioa Gunea. Zehazki, txirrinda bidezko mugikortasunari buruzko informazioa jaso dute bertan. Donostiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Cristina Enea Fundazioak bultzatu dute gunearen sorrera, eta areto fisikoa eta birtuala ditu. Batetik, espazio fisikoa jarri dute Egiako Parkean, eta bestetik, Internet bidez ere lor daiteke informazioa,
- Astelehenetik larunbatera: 9:30-13:30/15:00-20:00 (neguan, 19:00)
- Igande eta jai egunetan: 10:00-13:30