Joseba Parronek eta Jesus Rubiok irabazi dute lehen saria
Izadi Kirolak eta Irutxuloko Hitzaren argazki lehiaketako lehen saria eskuratu dute Joseba Parronek eta Jesus Rubiok. Beraiekin hitz egin dugu, eta argazki irabazleei buruzko xehetasun guztiak argitaratuko ditugu paperean, astekarian.
EPAIMAHAIAREN SARIAK.
1. JESUS RUBIO ‘Hezetasuna’ eta JOSEBA PARRON ‘Abodin’. 150 euroko erosketa txartel bana.
2. UNAI ALBERDI ‘Lainoa’. Asteburu baterko elurretako raketa irteera bat.
3. MAIDER OTEGI ‘Balerdi’. 50 euroko erosketa txartel bat.
PUBLIKOAREN SARIAK.
1. JOSEBA PARRON ‘Kurriloak’. Asteburu bateko elurretako erraketa irteera bat.
2. JESUS RUBIO ‘Negu txonten migrazioa’. 50 euroko erosketa txartel bat.
Sari banaketa eta partaide guztien argazkien erakusketa egingo du Groseko Izadi Kirolak-ek (Usandizaga, 18) hilaren 17an, asteazkenean, 20:00etan. Lehiaketan parte hartu duten argazki guztiak hemen.