San Bartolome Muinoa urbanizazio operazioaren barruan, azken eraikin zaharrak bota dituzte egunotan Amaran. Hondea makinak eta beharginak lan eta lan aritu dira auzoan. Joan den astean Arroka kaleko frontoiaren ingurua hesitu zuten, eta geroztik, makinak lanean aritu dira. Asteazkenean Arroka kalea itxi zuten erabat, eta egun horretan hasi ziren Josma tailerra zegoen eraikina botatzen.
Bizilagun asko eta asko bildu ziren lanak ikusteko, eta Josma tailerraren eraikinaren azken irudiak egiteko. Nostalgiaz begiratzen zioten, betidanik ezagutu duten Amara desagertzen ari zen une horretan.
San Bartolomeko hormaren inguruko lanak aurrera doaz, eta pixkanaka Amarako sarbide berria izango dena irekitzen ari dira.
Bideoa: Amara Bai elkartea
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea