Hainbat zuhaitzen tamaina egokitzeko eta, horrela, zuhaitz horiek auzotarrei sortzen dizkieten arazoak konpontzeko egiten ari dira.
(Argazkia: @begona_palos / Twitter)
Duela hilabete batzuk Bidebietan hasiko zuela inausketa kanpaina adierazi zuen Donostiako Udalak. Bada, dagoeneko lanaren lehenengo fasea amaitu duTE, eta atzo hasi zuten bigarren txanda. Hainbat zuhaitzen tamaina egokitzeko eta, horrela, zuhaitz horiek auzotarrei sortzen dizkieten arazoak konpontzeko egiten ari dira.
Mantentze eta lorezaintzako udal zerbitzuek auzoko zuhaitzen egoerari buruzko azterketa eta plangintza egin zuten. Horren arabera, batzuk tamainagatik inausten ari dira, eta beste batzuk mozten. Zehazki, hamar zuhaitz ebaki beharko dituzte egoera txarrean daudelako, arriskutsuak izan daitezkeelako edo egiturazko arazoak dituztelako.
Bestalde, Bidebieta inguruan, 75 zuhaitz inguru inausten ari dira, beren tamaina gutxitzeko edo beren adaburuaren neurria egokitzeko.
Inausketa kanpaina, pixkanaka, hiriko beste auzoetara zabalduko dute.