Emakumeek itsasoarekin izan duten lotura islatu du Ontzi Museoak
Ostiralean erreportaje zabala irakurtzeko aukera egongo da, astekarian.
Emakumeak eta itsasoa izeneko erakusketa zabaldu berri du Ontzi Museoak. Irekieran egon zen IRUTXULOKO HITZA, eta ikusitakoaren berri eman zuen. Material ugari topa daiteke museoan: grabatuak, margolanak, argazkiak, jantziak, kartelak, liburuak, aldizkariak… guztia, informazio panelekin osatuz. Asteartetik larunbatera bisita daiteke erakusketa, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.
Datorren ostiralean, erakusketaren inguruko erreportaje zabalaz gozatzeko aukera egongo da astekarian. Bien bitartean, irudi bilduma bat osatu dugu, aurrerapen gisa.
Erlazionatutako edukiaAndreek kostaldeari lotuta egin duten lana aitortu du Ontzi Museoak