Akordio bat sinatu dute lurraldeko bi klub garrantzitsuenek: Bera Bera eta Bidasoa.
Hiru ordezkariak, akordioa sinatu duten unean. (Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia)
Bera Bera Eskubaloiko arduradun Tati Garmendia eta Bidasoako presidente Jose Angel Sodupek hitzarmena sinatu dute, bi taldeek harrobiko lana sustatuko duen elkarlana abian jartze aldera. Gipuzkoako Foru Aldundiko kiroletako zuzendari nagusi Goizane Alvarez izan da hitzarmenaren lekuko. Bera Bera Eskubaloia, gizonezkoen erreferentea; eta, Bidasoa, emakumeena. Azken batean, harrobitik bultzatu nahi dituzte klubak, liga gorenetara irits daitezen. Aldundiak kirol eredu “txukun eta iraunkorra” lortu nahi du, “talentuari” laguntzeko.
Aldundiaren aldetik, Goizane Alvarezek hitz egin du, eta oso pozik agertu da. Izan ere, Gipuzkoaren izena Europan zehar eraman izana garrantzitsutzat jo du, eta gogorarazi du oso leku egokian utzi dutela orain arte.
Tati Garmendiak azaldu duenez, 2019ra arte luzatuko den akordioaren arabera, “CD Bidasoak ezarriko du Bera Berako mutilek egin beharreko lana eta alderantziz, hau da, guk finkatuko ditugun irizpideak Bidasoako neskekin”. Hortaz, José Ángel Sodupek gaineratu du “gazteren bat teknifikazioa osatu ostean Bidasoren edo Bera Beraren egituran sartuko balitz, klubek formazio eskubideei muzin egingo liekete”.
Gipuzkoako eskubaloiko protagonista nagusi gisa, gizonezkoetan nahiz emakumezkoetan, interesgarria ikusten dute elkarlana eta lan irizpideak finkatzea, kirol proiektuak ez ezik arlo pedagogikoa eta errespetua, umiltasuna eta talde lana bezelako baloreak ere jorratze aldera.