"Askok euskaraz hitz egiteko gaitasuna ere galdu dutela esango nuke"
Egia Eskubaloi taldeak Egian Euskaraz Bizi Nahi Dugulako kanpainaren hirugarren txandan parte hartu zuen urtarrila bukaeran. Bi kidek euren lekukotza utzi dute Egia Euskarazen webgunean.
Kuadrillan, nahiz eta denek euskaraz jakin, gaztelaniaz egiteko joera handia dutela konturatu da kideetako bat: “Solasaldiak euskaraz hasten ditugu, baina berehala jotzen dugu erdarara”. Euskaraz egiteko ohitura erabat galdu egin dutela uste du: “Askok euskaraz hitz egiteko gaitasuna ere galdu dutela esango nuke”.
EGia Eskubaloi taldeko beste kideak unibertsitatean izandako esperientziak harritu duela nabarmendu du. Euskara irakasleak erdaraz hitz egiten entzuteak harrituta utzi du. Lagunekin ez du euskaraz hitz egiteko arazorik izan. Gurasoekin zailtasun batzuk izan ditu, euskara ez dutelako ongi menperatzen.