“Espero baino zailagoa da izan da aste honetako esperientzia”, aitortu du Egiako Haur txokoaren izenean txanda egin duen kideak: “Uste nuen gure egunerokoarekin jarraitzea izango zela, baina zailtasunak izan ditut, lagunekin bereziki”. Azaldu du orain arte gaztelerazko harremana izan duen horiekin zaila izan dela euskarara aldatzea: “Euskaldunak direnekin saiatu naiz gure elkarrizketak euskara hutsean izatea, baina kostatu zait”.
Oso baikortzat jo du lanean izan duen esperientzia bat. Guraso bilera izan zuen, pentsatzen zuen gazteleraz egin beharko zutela. Eta ustekabe ederra izan zuen: “Denak euskaldunak ziren, bat izan ezik. Esan zigun euskaraz ulertzen zuela, eta galderak gazteleraz egiteko aukera baldin bazuen, ez zuela arazorik. Negarrez bukatu genuen lankideak eta biok, hau ez delako horrela izaten. Eta…Eskertzen dugu Egia euskaldun bat edukitzea”.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea