Txondorra guneko Gorka Esnalek “normaltasunez” hartu du Egian Euskaraz Bizi Nahi Dugulako kanpainaren barruan egin duen txanda. Beste bi kiderekin parte hartu du, eta bideoan adierazi duenaren arabera, saiatu da jarrera natural bat izaten, denbora guztian euskaraz egiteko konpromisoa gogoan izan gabe zer ateratzen zitzaion jakiteko.
Gauza onak eta txarrak ikusi ditu Esnalek. Txarrak, “betikoak, euskaldunon kontraesanak”. Euskaldunen artean erdaraz egiteko joera nabarmendu du. Parrandan atera zirenekoa ere azaldu du: “Askotan gazteleraz egiten genuen. Kalanbre bat ematen zidan erdaraz egiten duen bakoitzean. Abisu hori sartuta neukan. Askotan erdaraz egiten dugula konturatu naiz, eta landu behar dugula”.
Lanbiden egiten ari den ikastaro batean izan duen esperientzia ere kontatu du: “Irakasleak euskaldunak dira. Ikasleak, 15etik 13 euskaldunak. Eta eskola guztiak gazteleraz egiten ditugu. Diskriminazio latza da”. Unibertsitatean ikasle zenean ere askotan egoera bera bizi zuela esan du.
Saltokietan beti bezala aritu dela adierazi du, ohi bezala, euskaraz egin du, baina jarrera aldaketa txiki batekin: “Irribarre batekin edo, jarrera aldaketa bat topatu dut. Jende askok, ba nahiz eta euskaraz ez jakin, galdetu dizkit gauzak, ziurtatzeko ongi ulertzen ari zela”. Orokorrean esperientziak buruan abisu hori pizteko balio izan diola azaldu du: “Gazteleraz egiten dudanean abisu edo kalanbrehori ematea. Ea saiatzen garen astebete izan beharrean beti gertatzea hori. Eta pixkat jendearengan eragin. Gugan eragin behar dugu, guk baitugu arazo nagusia”.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea