Hendaiako Rouge Elea konpainia, Guardetxean
Guardetxean. Zirkua, dantza eta zuzeneko musika jorratzen ditu konpainiak, eta oraingoan zinema-kontzertu bat dakar. Ez du, ordea, atzean utzi garai bateko zirkuen giroa, eta karpa txiki baten barruan aurkeztuko dute obra. Karpa horren barruan musikari bat eta proiekzionista bat egongo dira, hainbat objektu eta gailuz gain. Bi pertsonaia enigmatiko horiek super 8 formatuko filmak erakutsiko dituzte, eta musika sortzen joango dira. Irudi horien bidez memorian barna bidaiatzera gonbidatuko dituzte ikusleak.
Bi emanaldi egingo dituzte Guardetxean. Lehena, 17:30ean, eta bigarrena, 19:30ean. Sarrera 5 euroren truke eskuratu ahal izango da (3 eurotan langabeentzako).
Datorren igandean, hilaren 21ean, Hendaiako Rouge Elea konpainiak Zuek ikuskizuna aurkeztuko du Donostian,