Hirikilabsen egin dituzten proiektuak ezagutu nahi dituzu?
3D inpresora bat, makineria digitalarekin egindako bizikleta bat edo bide jokoak sortzeko plataforma bat; horiexek dira Tabakalerako laborategian eratu dituzten hiru adibide.
- 3D inpresora – Koldo Artola eta Iñaki Leizaola (Eraikizpi & Domotek). Leizaolak jakin-nahi bat zuen: metalezko formak inprimatuko zituen inpresora bat egin nahi zuen. Hirikilabsek antolatutako tailerretan ezagutu zuen Artola eta elkarrekin proiektua aurrera ateratzea erabaki zuten: “Laborategian proiektua garatzeko espazioa eta tresnak eduki genituen. Egurra, adibidez, hemen dauden makinekin moztu genuen. Eta zenbait gauza tekniko konpontzen lagundu ziguten Hirikilabseko langileek. Horrela lortu genuen inpresora garatzea”.
- Openbike – Raquel Ares eta Iñaki Albistur (Arquimaña). Bizikleta bat da sortu dute, eta ia elementu guztiak ekoizpen eta makineria digitalarekin egin dituzte. “Gure arkitektura estudioan egiteko aukera genuen, baina interesatzen zitzaigun komunitate bat sortzea bizikletaren eta diseinuaren inguruan”, azaldu du Aresek. Hala, bildu zuten jendeak asko lagundu zietela esan dute, eta hainbat prototipo sortu ostean, bizikleta eredu bat egin zuten. Orain, lanean dihardute, proiektua hobetzeko asmoz.
- DonostiTron – Alex Martin eta Daniel Artamendi. Herritarrei zuzendutako plataforma ireki bat da, bideo jokoak sortzeko helburuarekin. Bideo joko horien eraketa eta aurkezpena arcade makina baten bidez egin ditu. “Altzari zahar batetik abiatu ginen, eta makinaz gain, harwarea, motorrak eta abar berritu genituen”. Orotara, zazpi lagun ibili dira proiektuan.