(Argazkia: Mikel Goñi)
Euskalmet-en eguraldi iragarpenen arabera, hotz handia egingo du gaur gauean;
izotza egin dezake, baita kostaldean ere.
Horregatik, Donostiako Udalak Ate Irekiko Zerbitzua zabalduko du. Horretara behartu diren lehen aldia da negu honetan.
Etxerik gabeko pertsonak babesteko zerbitzu hau
Intxaurrondoko Abegi Etxeak eskaintzen du.
Aitziber San Roman, Gizarte Ekintzako zinegotziaren esanetan, “ezinbestekoa da babesik gabe dauden pertsonei baliabide egokiak dituen ostatu bat eskaintzea eguraldi baldintza txarrak daudenean”.