13 pertsona babestu dira Abegi Etxean bart
Euskalmet-en arabera zeropeko tenperatura izan da kostaldeko hainbat lekutan, baita Donostian ere.
Eguraldi iragarpen horien ondorioz jarri zuen abian atzo udalak Ate Irekiko Zerbitzu berezia. Lehen aldia izan da, oso eguraldi txarra edo hotz handia egiten duenean soilik eskaintzen baitute zerbitzu hau.
Oraingoan, 13 pertsona babestu dira Intxaurrondoko Abegi Etxean. Dena dela, Aitziber San Roman Gizarte Ekintzako zinegotziak jakinarazi du urte osoan 90 leku eskaintzen dituztela etxerik gabeko pertsonentzat, bai Abegi Etxean eta baita Gauekon ere.
Neguko gaurik hotzena izan da gaurkoa.