51. Jazzaldiak badu kartela
Marcos Navarro-k eta Maddi Martinez de Munguia-k diseinatutako kartelak jantziko du hurrengo Jazzaldia, uztailaren 20tik 25era. Antolatzaileek jada Donostian izango diren zenbait izarren izenak iragarri ditu jada. Gloria Gaynor, 1970eko hamarkadaren amaieran mundu osora zabaldu zen disco musikaren ordezkari nabarmenetakoa Donostian izango da zuzenean. Jaialdiak beste artista hauen presentzia berretsi du: Diana Krall, Branford Marsalis Kurt Elling-ekin, Brad Mehldau John Scofield eta Mark Guiliana-rekin, Jan Garbarek, Steve Coleman, Marc Ribot and The Young Philadelphians, Ibrahim Maalouf eta Christian Scott.
Marcos Navarro 29 urteko bartzelonarra da, eta Donostian bizi da gaur egun. Ilustratzaile freelance gisa lan egiten du ehungintza-diseinuaren sektorean eta, aldi berean, ilustrazio pertsonalagoak egiten ditu.
Maddi Martinez de Murguia 28 urteko donostiarrak Bartzelonan egin zituen ikasketak, Elisava diseinu-eskolan, eta diseinatzaile grafiko gisa lan egiten du Donostian.
Kartel irabazleak 1.200 euroko saria jaso du eta milaka pertsonak beren diseinua ikusteko aukera ematen die egileei, ez da alferrik Jazzaldia Europa guztiko jaialdi garrantzitsuenetako bat eta tradizio luzeenetakoa duena.