Irune Refojos jokalariak zabal hitz egin digu taldearen inguruan.
Irune Refojos, Kazkabarrako jokalaria. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Kazkabarra izotz hockey taldeak Koparako sailkatzea lortu du lehen aldiz; hala, Madrilera bidaiatuko du datorren asteburuan, Majadahondaren aurka jokatzeko. Duela lau urte besterik ez zen sortu Kazkabarra, eta egindako lanari esker, ligako lehen postuetan sartu da.
Taldearen berri izateko, IRUTXULOKO HITZA Irune Refojos jokalariarekin egon da (Antigua, 1994): “Ez da oso kirol ezaguna, eta nesken munduan, gutxiago. Guregandik sortu denez, familia giroan gaude, guztien artean hartzen ditugu erabakiak; bidaiak antolatzean, adibidez. Orain, lanean jarraitu behar dugu”.
Datorren ostiralean argitaratuko dugu elkarrizketa osoa.