'Plaza' programaren bosgarren deialdia aurkeztuko du Hirikilabsek ostegunean
Herritarrek proiektu irekietan parte hartzeko aukera izango dute.
Hirikilabs. Hala, orain arte garatu dituzten hainbat proiektu aurkeztu dituzte –Openbike, 3D inpresora eta DonostiTron proiektua–, eta ostegunean, otsailak 18, Plaza programaren bosgarren deialdiaren aurkezpen publikoa egingo dute, 19:00etan, Tabakaleran. Bertaratzen diren herritarrek, proiektu irekietan parte hartzeko aukera izango dute. Lan taldeak osatuta, sei hilabetetan ostegunero elkartuko dira parte-harztaleak, euren proiektuak aurrera eramateko.
Hirikilabs: bost lan ildo
Plaza Hirikilabseko bost lan ildoetako bat da. Laborategian proposatzen den programarekin bi eremu lantzen dituzte: alde batetik, gizarteratzea, hau da, publiko zabal bati zuzentzea; eta, bestetik, pentsamendua, ikerketa eta elkarlanari bideratzea. Bi eremu horiek ondorengo bost lan ildoetan jasotzen dituzte.
Herritarren ahalduntzea bultzatzeko kultura digitalari eta teknologiari eskainitako laborategia da
- Hirikikas: lankidetzan eta modu informalean ikasteko proposatutako jarduera da. Hirikilabseko ezagutza guztiak lantegi eta material digital bihurtzen dituzte, herritarrengan iristeko.
- Jolabs: familiak, haurrak eta gazteak teknologiaren eta kultura digitalaren mundura hurbil daitezen, elektronika, mekanika, kodea, bideo jokoak edo fabrikazio digitalaren inguruan garatzen diren jarduerak dira. Gai horiek modu pedagogiko, kritiko, sortzaile eta dibertigarrian lantzen dituzte.
- Plaza: topaketarako eta inguruko pertsonekin, taldeekin, eta praktika komunitateekin elkarrekintzan proiektuak garatzeko lekua da.
- Talde irekiak: kultura digitalari eta teknologiaren erabile sozial, kritiko, parte hartzaile eta sortzaileari loturiko gaien inguruko ikerketa irekia proposatzen duten guneak dira. Ezagutza sustatzea, proiektuak antolatzea eta komunitatea sortzea dute xede.
- Eginzaleak!: hiritar teknologia, fabrikazio digitala, do it yourself (egin ezazu zuk zeuk), sareen ekoizpena, software / hardware, eta banaketa digitalaren bidez sortzen diren artisautza eta kooperazio prozesuen berreskuratzearekin lotura duten hainbat jarduera hartzen ditu.