Añorgara iritsiko dira ostiral goizean, eta Bidebietatik sartuko dira berriz eguerdian.
Protestak eta aldarrikapenak egin dituzte hirian, Korrika Prekarioa martxaren iritsieraren atarian. (Argazkia: L. Ferreira)
Correscales 2016 jarduerak Movistarreko beharginen greba mugagabean du jatorria. Lanuzteek 74 egun iraun zuten, eta, geroztik, lan baldintzak zertxobait hobetu badira ere, prekaritatea «eguneroko zama» da oraindik ehunka langilerentzat. Protesta horri lekukoa hartuta, prekarietatea salatzeko 800 kilometroko Correscales martxa egitea pentsatu zuten. 80 korrikalarik Bilbo eta Bartzelona arteko ibilbidea osatzea dute helburu.
Donostiatik ostiralean bertan igaroko dira. Antolatzaileek aurreikusitako ordutegiaren arabera,
Añorgako Errekaldeko biribilgunera 9:45ean iritsiko dira, eta hortik Hernanirantz abiatuko dira. Oarsoaldetik igaroko dira ondoren, eta, behin Pasaia zeharkatuta, Donostiara itzuliko dira.
Bidebietako gasolindegira 13:15ean iritsiko dira, eta
Saguesera 13:30ean izatea aurreikusi dute antolatzaileek.
Udaletxetik igaroko dira, 13:45ean, eta udal ordezkariek martxari harrera egingo diotela iragarri dute.
Egian, elkargunea ezarriko dute
(Argazkia: Victor Serri)
Egian, Plaza Haundin, 14:10ean izango dira. Anoa puntua izango da, Donosti agurtu aurretik, indarrak hartzeko. Hala ere, arratsaldera arte ez dira joango,
Tabakaleran 18:30ean agurra egitea aurrekusi baitute. Bitartean, ordu hori iritsi arte, mahai inguru bat egingo dute, 16:00etatik aurrera. Plaza Haundin izango da, Egiako Elkargunean. Bertan,
David Fernandez, La Directako kazetaria, eta Bartzelonako marea urdineko Albertek hizketaldi bat eskainiko dute. Ondoren, 18:30ean, Correscalesi agur esango diote, Tabakaleran. Eguna amaitzeko, Bad Sound Systemekin maniFESTAzioa egingo dute, 19:00etatik aurrera.
Babes handia
Ehundaka eragilek eman diote atxikimendua Correscales edo Korrika Prekarioa delakoari. Donostiari dagokionez, hona hemen batzuk: Duintasuna, Stop Kaleratzeak, Donostialdeko Okupazio Bulegoa, Ikasle Abertzaleak, Añorgako Gazte Asanblada, Etxigabe, Irabazi Donostia, EH Bildu, Ernai, Lanbidek Kaltetuak, Amara Bai, LAB, ESK, Egia Bizirik, Sortu, Alternatiba, Bilgune Feminista, Ezker Anitza, Antikapitalistak, Equo, SOS Arrazakeriak, Txantxarreka, Parte Zaharrean Bizi eta Donostiako Udala, besteak beste.