50 lagunetik gora elkartu dira Metroaren proiektua gelditzeko eskatzeko
Asteazkenero egingo dituzten elkarretaratzeekin hasi dira, Satorralaiak deituta.
jarduera berriak iragarri ditu, informazioa zabaldu eta mobilizazioa bultzatzeko. Bada, asteazkenero egingo dituzten elkarretaratzeei hasiera eman diete, eta atzo arratsaldean izan zen lehenengoa.
Metroaren proiektua gelditzeko eskatzeko 50 lagunetik gora elkartu ziren, Erdialdeko Loiola kalean. Elkarretaratzeko horrekin, beraz, mobilizazio dinamika bat jarri dute abian. Hala, herritarren artean elkartu, informazioa zabaldu eta manifestatzeko aukera baliatu nahi dute. Hitzordua asteazkenetan, 17:30ean, izango da, Loiola kalean dagoen FNACen.
Metroaren proiektua gelditzeko Satorralaia bizilagunen mugimenduak