'Zaindari ikusezina' filmerako castinga egingo dute
Dolores Redondo idazle donostiarraren lehen eleberria pantaila handira eramango du Fernando Gonzalez Molinak.
Baztango Trilogia argitaratu zuen Dolores Redondo idazle donostiarrak. Lehen liburua atera zuenerako, eleberria pantaila handira eramateko eskubideak erosi zizkion Peter Nadermannek, Millenium trilogia zinemarako egokitu zuen bera. Orain, idazle donostiarraren lehen liburu hori pelikula bihurtzeko zorian daude: Zaindari ikusezina. Filmaketa hasteko, ordea, herritarrak behar dituzte, eta casting ireki bat egingo dut estrak lortzeko, datorren larunbatean, otsailak 20. Adin guztietako gizon-emakumeak behar dituzte; beraz, Arizkunenea Elizondoko kultur etxera bertaratu beharko dute interesa dutenek, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Iristen diren hurrenkeran hartuko dituzte hautagaiak, eta Nortasun Agiria eraman beharko dute 18 urtetik beherakoek . Parte-hartzaileek fitxa bat bete beharko dute, eta pare bat argazki egingo dizkiete. Zaindari ikusezina filmaren zuzendaria Fernando Gonzalez Molina izango da, eta aipatutako Peter Nadermann arituko da ekoizpen lanetan, besteren artean. Behin baino gehiagotan idatzi du IRUTXULOKO HITZAk Dolores Redondoren trilogiaren inguruan. Elkarrizketaren bat ere tarteko: