Ama hizkuntzaren eguna ospatuko du Donostia 2016k
Astebururako egitarau zabala prestatu dute Easo kaleko egoitzan, Ongi etorri izenburupean.
Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren webgunean.
Aurkezpen prentsaurrekoa eman dute Xabi Paia Donostia 2016ko Kultura arduradunak, Urtzi Urrutikoetxea Euskal PEN elkarteko presidenteak, eta Kaissa Ould Braham Aljeriako filologo eta kazetariak.
Aurkezpenean azaldu dutenez, azken urteotan egindako ikerketek erakutsi dutenez, 120 hizkuntza inguru hitz egiten dituzte gaur egun Euskal Herriko bizilagunek: “Mundua ikusteko eta azaltzeko ehun era baino gehiago daude gure gizartean”, ondorioztatu dute. Hortaz, aurtengo ama hizkuntzaren egunean, Euskal Herrian bizi diren hizkuntza horiek omendu nahi dituzte. Bizimodu hobe baten bila eta gerra eta zapalkuntzei ihesi etorri direnei ongi etorri esan nahi diete, eta, horrekin batera, kontinenteko aniztasuna ere ospatu nahi dute. Horretarako, hitzaldiak, mahai-inguruak eta ikuskizun bereziak egingo dituzte, interesa duen orori zabalik.
Ongietorria emango diote etorkinek eta errefuxiatek dakarten hizkuntza-aniztasunari Donostia 2016k eta Euskal PENek. Hain zuzen ere, Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna da igandean, eta horren bueltan, egitarau zabala antolatu dute astebururako, Ongi Etorri izenburupean.
Donostia 2016ren Easo kaleko egoitzan izango dira jarduerak, eta egitarau osoa kontsulta daiteke,