Bizikleta zaleek, ipurdia ez bustitzeko, aulkirako plastikozko estalki batzuk banatu ditu Kalapiek
Kalapie elkartearen kanpaina berezi baten berri izan duzu. Ipurdi bustirik ez lelopean, bizikletaren aulkirako plastikozko estalkiak utzi dituzte hainbat bizikletatan. Helburua da, neguan eta egun euritsuetan ere bizikletaren erabilera bultzatzea. Euskal Herrian, urtean 140 egunez euria egiten duela kontuan hartuta, Kalapieren kanpainak arrakasta izango du ziur.
Atzo arratsaldean, Gros, Egia, Erdialdea eta Antiguako aparkalekuetan zeuden bizikletetan utzi zituzten. Bostehun estalki inguru banatu zituzten atzo. Eta gaur beste berrehun banatuko dituzte, zenbait eskolen inguruan dauden aparkalekuetan.
Kanpainaren jarraipena egin dezakezu Kalapieren Twitter kontuan, edo #ipurdibustirikez traolaren bidez.
Bizikleta zalea zara? Zure txirrinda kalean aparkatzeko ohitura baduzu,ziurrenik jada