Errausketaren inguruko hitzaldia, Parte Zaharrean
Errauste planta Gipuzkoan vs baliabideen erabilera eraginkorra Europan. Hauxe da gaurko hitzaldirako aukeratu duten goiburua. Konstituzio plazako udal liburutegi zaharrean egingo dute saioa; San Jeronimo kaleko aretoan, 19:00etan.
Hizlariak Hondakinen Bilguneko Juanmi Galatas eta Errausketa plantaren aurkako koordinadorako Kepa Olaitz izango dira.
Gaur iluntzeko saioarekin batera, datorren igandean, otsailak 28, errauste planta eraiki nahi duten eremura egingo duten martxa iragarri dute. Hainbat zutabe aterako dira, horietako bat Añorgatik, eta guztiek bat egingo dute Zubietan, 12:00ak aldera.