Barbara Goenaga eta Ramon Agirre aktore donostiarrek parte hartu dute, besteak beste.
Eskabetxera lanbide zaharra utzi nahi ez duten emakume talde baten eguneroko bizitza du ardatz.
Kontserba lantegi batean aritzen diren emakumeen istorioak kontatzen ditu
Eskamak Kentzen Euskal Telebistako umorezko telesailak. Garai txarrak eta arazoak bizi dituztenean ere, kostaldeko emakume hauek energia aterako dituzte aurrera egiteko. Barbara Goenaga, Elena Irureta, Itziar Aizpurua, Karmele Larrinaga, Loli Astoreka, Itziar Atienza eta Ainara Ortega jarri dira emakume hauen azalean. ETB1en otsailaren 23an hasiko dira emititzen, eta asteartero emango dute, 22:00etan.
I Tre Velieri kontserba-lantegiak hondoa jo duela eta, jabeak lantegia ixtea erabakiko du. Langileek, baina, pauso bat aurrera egitea erabakiko dute orduan: lantegia erosi eta kooperatiba sortuko dute. Denak dituzte erabakiaren aurka, eta zorpetu egingo dira, nahiz eta egoera ekonomiko eskasean egon. Horixe da telesail berriaren abiapuntua.
Arazoen aurrean ausart, indartsu eta baikor jokatzen duten kontserbagile adoretsuen bizitza kontatzen du
Eskamak Kentzen telesailak, aparteko aktore zerrendaren eskutik. Barbara Goenaga, Loli Astoreka, Itziar Aizpuru, Elena Irureta, Karmele Larrinaga eta Itziar Atienza dira telesailaren protagonistak, eta eurekin batera aritu dira Ramon Agirre, Alberto Berzal, Joseba Apaolaza, Maria Urzelai, Ainara Ortega eta Amaia Irazabal.