Kontxu Odriozola aktorea oroituko du gaur 'Zinez' saioak
‘Urte berri on, amona!’ (Telmo Esnal) eta ‘Hamaseigarrenean aidanez’ filmak emango dituzte gaur ETB1en. Bi filmeetan parte hartu zuen Kontxu Odriozolak, eta haren omenaldi gisa prestatu dute gaur gaueko ‘Zinez’ saioa. Joan den otsailaren 5ean hil zen Azpeitian jaiotako aktorea, gaixotasun baten ondorioz. Antiguan bizi izan zen urte askoan, eta gero, Igeldon.