Aitor ikastola, Maria Reina ikastetxea eta Latxaga elkartea egiten ari dira eragileen azken txanda Egian Euskaraz Bizi Nahi Dugulako kanpainan.
Aitor ikastola eta Maria Reina ikastetxeko ikasleak, joan den ostiralean txanda hartu zutenekoan. (Argazkia: Egia Euskaraz)
Egiako bizilagunak euskara hutsean egiteko ahaleginean ari dira astekako txandatan. Guztira, auzoko hamazazpi eragilek parte hartu dute esperientzia honetan. Joan den ostiralean
Aitor ikastolak
, Latxaga elkarteak
eta Maria Reina ikastetxeak hartu zuten lekukoa. Beraiek izango dira
Egian Euskaraz Bizi Nahi Dugulako kanpainako azken eragileak. Hurrengo ostiralean, hilaren 26an hainbat norbanakok parte hartuko dute esperientzian.
Lekukoak lekukotza bihurtzea da esperientziaren helburuetako bat. Horretarako,
astero lekukoa hartu dutenek bideo bat grabatu dute euren bizipenak kontatuz. Koadernotxo bat ere eman zaie, bizipenak jaso ditzaten.
Behin material hori guztia bilduta, bizitako esperientziak konpartitzeko eta balorazioa egiteko unea izango da martxoaren 12an antolatuko den
Egia Euskaraz eguna.