Parketarrak programa abian da berriro
Hiriko 11 auzotan egingo dituzte saioak.
Donostiako udaleko euskara zerbitzuak eta auzoetako euskara batzordeek elkarlanean sorturiko programa da Parketarrak. Haurrek kalean edo parkeetan jolasean dabiltzanean euskara erabiltzea du helburu nagusia. Horretarako, jolasak antolatzen dituzte.
Urtxintxa eskola da saioak bideratzeaz arduratzen dena, eta adinaren arabera bi talde egiten dituzte: Zabu-zibu, 3-5 urte bitarteko haurrentzat; eta Txirrintxon, 6-9 urte artekoentzat.
Urte osoan zehar hiru txanda egiten dituzte: otsaila-martxoan lehena, maiatzean hurrengoa, eta urrian azken txanda. Aurten 11 auzotan egingo dute Parketarrak: Altza, Bidebieta, Intxaurrondo, Martutene, Loiolako Erribera, Amara Berri, Añorga, Parte Zaharra, Egia, Aiete eta Igeldon.
Auzoaren arabera, eguna eta ordua aldatuz joaten da. Gaur, esaterako, Aieten eta Altzan dute hitzordua. Hona hemen agenda osoa:
Auzoa | Data | Ordua-Adina | Lekua |
Aiete | Otsaila: 22-29 Martxoa: 7-14 (Astelehenak) | 3-5 urte 17:00 6-9 urte 18:00 | Otxanda parkea (Munto) |
Altza | Otsaila: 22-29 Martxoa: 7-14 (Astelehenak) | 3-5 urte: 17:00 6-9 urte: 18:00 | Casares kultur etxearen parean |
Loiolako Erribera | Otsaila: 23 Martxoa: 1-8-15 (astearteak) | 3-5 urte: 17:30 6-9 urte: 17:30 | Santiago Plaza Maria Zanbrano plaza |
Egia | Otsaila: 23 Martxoa: 1-8-15 (astearteak) | 3-5 urte: 17:30 6-9 urte: 18:30 | Plaza Haundia (Martin Santos) |
Parte Zaharra | Otsaila: 24 Martxoa: 2-9-16 (asteazkenak) | 3-5 urte: 17:00 6-9 urte: 18:00 | Zuloaga plaza |
Igeldo | Otsaila: 24 Martxoa: 2-9-16 (asteazkenak) | 3-5 urte: 16:30 6-9 urte: 17:30 | Igeldoko plaza |
Intxaurrondo | Otsaila: 24 Martxoa: 2-9-16 (asteazkenak) | 3-5 urte: 17:00 | Bernat Etxepare plaza |
Amara Berri | Otsaila: 25 Martxoa: 3-10-17 (ostegunak) | 3-5 urte: 17:00 6-9 urte: 17:00 | Merkatarien plaza Etxeberri plaza |
Amara | Otsaila: 26 Martxoa: 4-11-18 (ostiralak) | 6-9 urte: 17:00 | Araba parkea |
Martutene | Otsaila: 25 Martxoa: 3-10-17 (ostegunak) | 6-9 urte: 17:00 | Futbito zelaiaren ondoko plaza |
Añorga | Otsaila: 26 Martxoa: 4-11-18 (ostiralak) | 3-5 urte: 17:00 6-9 urte: 17:00 | Amassorrain Ikastola |
Bidebieta | Otsaila: 26 Martxoa: 4-11-18 (ostiralak) | 3-5 urte: 17:00 | Isasa parkea (Elizaren atzealdean) |