Allan Daastrupekin egon da IRUTXULOKO HITZA. Danimarkakoa da, eta Amaran bizi da duela sei hilabetetik, bere familiarekin.
Allan Daastrup, Banaiz Bagarak antolatutako ikuskizunean. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna izan zen joan den igandean, eta Banaiz Bagara elkarteak Gipuzkoan bizi diren hainbat etorkin eta atzerritar elkartu zituen, 2016 Gunean.
Kontuak eta kantuak, mundu bat konpartitzeko izeneko ikuskizuna eskaini zuten, eta bertan ezagutu zuen IRUTXULOKO HITZAk Allan Daastrup.
Daniarra da Daastrup, eta Amaran bizi da duela sei hilabetetik, bere neskalaguna eta bi semeekin. Hona iritsi zenean ez zekien ziur euskara ikasiko zuen: “Ez neukan argi. Baina momentu batean sentimenduek esan zidaten ezin nuela hemen bizi euskara hitz egin gabe”. Elkarrizketa zabala argitaratuko dugu ostiral honetako astekarian.