Elkartasun Hozkailua, eta Yonodesperdicio webgunea eta aplikazioa Donostiara ekarri ditu Impact Hubek.
Sayuri Alvarado, Aitor Moreno eta Alvaro Saiz, hozkailuaren ondoan. (Argazkia: Estitxu Zabala)
“Urtean 46 kilo janari botatzen ditu pertsona bakoitzak Euskal Autonomi Erkidegoan, horietatik gehienak fruituak eta berdurak”, azaldu du Aitor Morenok, Prosalus Gobernuz Kanpoko Erakundearen teknikariak. Hain zuzen ere, arazo horri konponbidea emateko, bi aukera izango dituzte aurrerantzean donostiarrek:
Yonodesperdicio webgunea eta aplikazioa, eta
Elkartasun Hozkailua. Tabakalerako
Impact Hub lantegiaren bidez elkartu dituzte bi jarduerak, eta jada erabiltzeko moduan daude.
Prosalusek sortu du
Yonodesperdicio. Zabalkuntza unean daudela azaldu du Morenok, eta masa kritiko nahikoa egitea espero dute, jendea bertan erregistratu eta elikagaien trukea egiten hasteko: “Hori da jarduera honen helburua, webgunearen eta aplikazioan izena ematea, bai janaria jasotzeko edo emateko”. Ondoren, era pribatu batean geratuko dira, nahi duten leku fisikoan. “Gure espazio erosotik atera behar gara, esfortzuak merezi baitu. Ez dago behar gehiena duen jendeari zuzendua, mundu guztiari zabaldua dago. Kontua da, gure etxeetako elikagaiak zaborretara ez joatea. Jendea ez dadila lotsatu eta ekintzetara igaro dadila”, gehitu du Morenok.
Galdakaoko boluntarioen elkarteko presidentea eta sortzailea da Alvaro Saiz.
Elkartasun Hozkailuaren erabilpenaren inguruko azalpenak eman ditu: “Galdakaon jaio zen Elkartasun Hozkailua, 2015eko apirilean. Oso harrera ona izan zuen eta pixkanaka gehiago jarri ditugu. Arazoak gainetik kendu eta elikagaiak partekatzea da gakoa, bi kontzepturen baitan: utzikeria eta anonimatua”. Azken batean, erabilpen arau batzuk bete, eta beharra dutenek jaterik izango ez dutenen eskutik sabela betetzea da: “Hozkailu batek hilabetean 10 euroko kostua du, beraz, lehen jogurt dozenarekin amortizatua geratuko da”. Tabakalerako hirugarren solairuan dago hozkailua, Impact Huben atarian.