Otsaila eta maiatza bitartean egingo dituzte.
Agure bat. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Euskal Autonomia Erkidegoan adinekoek izaten dituzten istripuetatik gehienak (%92) erorketak dira. Eta erorketa horiexek dira
64 urteko pertsonen artean lesio gehien eragiten dituztenak. Ezbeharrak, gainera, etxean bertan edo etxe inguruan gertatu ohi dira. Lotura zuzena dute etxeko lanekin edo eguneroko jarduerekin.
Dena dela, istripuak ustekabean gertatzen dira, baina hainbat erorketa aurreikus daitezke, eta gehienak saihes daitezke beharrezko neurriak hartzen badira.
Prebentzio lan horixe da, hain zuzen ere Donostiako udaleko Gizarte Ekintza sailak landu nahi duena. Osasun eta kirol profesionalekin batera, hainbat tailer antolatu dituzte adineko pertsonentzako.
Donostia Lagunkoia planaren baitan dago proiektua. Iaz, 130 pertsonek hartu zuten parte, Altza, Bidebieta, Egia, Intxaurrondo eta Antiguan egindako saioetan.
Orain beste auzo batzuetara zabaldu dute eskaintza. Hona hemen egutegia:
–
Amara Berri: otsailak 23 eta 25; Kirol etxean, Anoetan. 16:30ean.
–
Parte Zaharra: martxoak 15 eta 17; Erdi Alden. 16:30ean.
–
Gros: apirilak 26 eta 28; Okendo kultur etxean. 16:30ean.
–
Loiola: maiatzak 17 eta 19; Loiola kultur etxean. 16:30ean.
–
Amara/Erdialdea: maiatzak 23 eta 24; Amara Berri ikastetxean. 16:45ean.
Hortaz, bi saio egingo dituzte auzo bakoitzean, eta bertako mediku, erizain, gizarte langile eta kirol teknikariek hartuko dute parte tailerretan. Aholku errazak emango dituzte ezbeharrak saihesteko. Parte hartu nahi duenak auzoko osasun etxean eman behar du izena.