Kortxoeneako kideek udal gobernuarekin izandako bileretatik ateratako ondorioen berri emango dute ostegunean
Datorren ostegunean, prentsaurreko bat emango dute Kortxoeneako kideek. Udal gobernuarekin izan dituzten elkarrizketen inguruko balorazioaren berri emango dute Groseko gaztetxeko kideek.
Joan den azaroaren 3an eraitsi zuten Kortxoenea gaztetxea. Zenbait bilera izan zituzten udal gobernuko kideekin, eta parte hartze prozesu bat proposatu zieten. Zemoria kaleko 20. zenbakiko eraikina erabiltzeko asmoa azaldu zuten Groseko gaztetxekoek. Ekainean geratuko da hutsik, eta eraikinaren kudeaketari begira egin zuten proposamena.
Eraikina auzoari zabaltzeko aukera ezin hobea zela adierazi zuten. Eragile guztiak gonbidatu zituzten parte hartzera. “Erreferentea izan daitekeen espazio autogestionatu bihur daiteke», azaldu zuten.
Zemoria kaleko eraikina udalarena da berez, baina 2000. urtean Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari utzi zitzaion 10 urterako. Gaur egun, Uliako institutua dago bertan, baina lagapena amaiturik legoke.