Jendea oinez. (Argazkia: Lide Ferreira)
Herritarren beharrak aintzat hartzeko dinamikari jarraituz,
10.710 komunikazio jaso ditu udalak. Iradokizunak, kexak eta kontsultak dira gehienak, eta guztiak bilduz txosten bat osatu du Udalinfok.
Juan Ramon Viles Gardentasuneko zinegotziak adierazi duenez, “txostena ezinbestekoa da herritarrek espero dutena jakiteko; baina baita zer egiten den ongi eta zer gaizki jakiteko ere. Udala eta
herritarren arteko komunikazioa eta gardentasuna sustatzea dira helburuak“.
Gainera, ahal den neurrian eskaera guztiek erantzun bat jasotzen dutela nabarmendu du Vilesek: “kasu batzuetan idatzizko argibideak ematen zaizkio herritarrari; beste batzuetan, salatu duten egoera konpondu, eta listo”. Kexa eta iradokizun guztien %60 baino gehiagok jaso du erantzuna.
2015eko datuen arabera, jasotako komunikazioetati,
%29,40 iradokizunak dira;
%30,84 kexak; eta
%28,73 kontsultak. Gainerakoak, jakinarazpenak, erreklamazioak edo esker-emateak izan dira.
Komunikazio hauek guztiak aztertu egiten dira, eta dagokion sailari helarazten zaizkio. Vilesen ustez, ekarpenen balorazio sekula ez da negatiboa izaten, “udal zerbitzuak etengabe hobetzeko aukera” eskaintzen baitute.
Aurreko urteetako joera mantenduz,
Hiri Azpiegitura eta Zerbitzuen sailak jaso ditu komunikazio gehien; kexa eta iradokizun guztien %46,3 hain zuzen ere.
Gaiari dagokionez, bide publikoen garbiketa, argiteria, edukiontziak, espaloien egoera, eta parke eta lorategiak dira aipatuenak. Halaber, galtzaden egoera, hiri altzariak eta inausketa lanen inguruan ere kexa ugari izaten dira.
Herritarrei irekitako postontzian jasotakoak komunikazio bideak aztertzeko aukera ere ematen dio udalari. Vilesen esanetan, agerian geratu da
euskarri digitalen bidez egindako oharren igoera, eta bereziki bide horiek landuko dituztela iragarri du.