Tabakalerako hormak zinema pantaila bilakatuko dira martxoaren 5ean
Donostia 2016 eta Ereitenek 'Hormek diote' proiektuaren jarduera berriak aurkeztu dituzte.
hainbat mural margotu zituztenean. Bada, gaurkoan, Donostia 2016k eta Ereiten Kultur Zerbitzuak proiektuaren bigarren urratsa aurkeztu dute, paretak bizikidetza ikur bihurtzeko asmoz. Hala, eta zenbait artisten laguntzarekin, martxoaren 2tik 12ra hainbat jarduera egingo dituzte. Guztiak irekiak eta doakoak izango dira.
BYG artista kolektiboak mural berri bat margotuko du; eta talde berak, Kontadores grafiti taldearekin elkarlanean, Papiromancias izeneko tailerra eskainiko du, martxoaren 4an. Izena emateko epea martxoaren 3ra arte egongo da zabalik.
Martxoaren 5ean, Tabakalerako hormak zinema pantaila bihurtuko dira. Izan ere, Las Chicas de Pasaik taldeak (Maria Elorza eta Maider Fernandez) eta Iñigo Salaberria artistak bideomural bana egin dute, eta horren emaitza lehenengo aldiz ikusteko aukera izango dute herritarrek, BLU grafitigilearen film laburrarekin batera, 18:00etan. Ondoren, 20:00etan, Punto de Vista jaialdian berriki estreinatu duten Keiwan Karimi zinegile iraniarraren Writing on the City filma eskainiko dute, baita zinegilearen egoera salatzeko 223 words filma ere. Hain zuzen ere, filma egiteagatik sei urteko kartzela eta 223 zigorkada jasotzera kondenatu dute Karimi.
Martxoaren 9an, Arteak kale egiten duenenean hitzaldia eskainiko du Xabier Gantzarain arte adituak. Kale arteaz eta arteak kalean duen eraginaz hitz egingo du. Garoa liburudendan izango da, 19:00etan.
Azkenik, martxoaren 12an, Judas Arrieta artistak Planetak dantzan jolas tailerra egingo du haurrentzako. Kalera irten, eta klarioenen bidez mural eta jolasak egingo dituzte, kultur aniztasun eta ezberdintasunaren balioaren inguruan. Eguraldiak laguntzen badu, tailerra Saguesen izango da; bestela, Okendo kultur etxean, 10:00etatik 13:00etara.
Muralen mapa fisikoa
Horretaz gain, proiektua bildu eta garatzen duen webgunea aurkeztu dute, baita iaz egindako muralen mapa fisikoa ere. Mapa horretan, muralen ibilbide bat proposatu dute, Donostiako auzoak zein Pasaia eta Orereta modu desberdin batean ezagutu eta bizitzeko. “Ohiko zirkuituetatik kanpo dago gainera, eta gure hiriaren ikuspegi berri bat eskaintzen du, kanpotik datorrenari eta baita hiritarrei ere”, azaldu du proiektuko koordinatzaile Koldo Almandozek.
Mapa eskuratzeko proiektuaren webgunera jo daiteke, edo 2016 Gunean edo kultur etxeetan eskuratu.
Hormek diote proiektua iaz hasi zen, hiriko eta inguruko hainbat herrietako horma batzuetan