
Claudia Behobide izan zen lehen emakumea, iaz, Ibaetako lasterketan. (Argazkia: Trintxerpeko Atletiko Kluba)
Astebete besterik ez da geratzen Challenge Gipuzkoaren 14. ekitaldiari hasiera emateko. Ibaetako jaietako krosarekin ekingo diote denboraldiari korrikalariek, martxoaren 5ean. Lehen proba honetarako
izena ematea irekita dago jadanik.
Challenge Gipuzkoaren berritasunei buruz hitz egingo du Irutxuloko Hitzak, ostiraleko papereko edizioan. Erreportaje zabal bat eskainiko du, egutegiak aurreikusitako 13 lasterketen inguruan.