Ubik sorkuntza liburutegiak martxoaren 18an zabalduko ditu ateak
Irekiera dela eta, egitarau berezia antolatu dute martxoaren 18tik 20ra bitarte.
Ubik, arte garaikidean espazializatua eta hiritar guztiei irekia dagoen Tabakalerako sorkuntza liburutegia da, eta hiru ardatzen inguruan garatzen da: ikasi, egin eta gozatu. Ezinbesteko eta oinarrizkoak diren edozein liburutegiko zerbitzuez gain, ikaskuntza eta sorkuntza gaitasunak lantzen ditu. Gaian espezializatutako publikoari; pentsamendu garaikidean, arteetan, teknologian, ikusentzunezko eta soinuan, eta bideojokoetan interesa duen pertsona orori zuzenduta dago.
Bada, martxoaren 18an irekiko ditu ateak, eta asteburu horretan programazio berezia eskainiko du:
- Martxoaren 18tik 20ra. Esku hartzea: TINTA EROALEAREKIN EGINDAKO GRAFFITIA. Ubik, teknologiaren txokoan, egun osoan zehar.
- Martxoaren 18tik 20ra. Grabaketa: UTZI ZURE MEZUA. Ubik platoan, egun osoan zehar eta edonori zuzenduta.
- Martxoaren 18tik 20ra. Lantegia: ZEIN DA UBIKEN ZAPOREA? Ubik-eko Mendebaldeko galerian, egun osoan zehar eta edonori zuzenduta.
- Martxoaren 18tik 19ra. Esku hartzea: PAPER PIXELAK. POST-ITEKIN MARRAZTEN. 11:30etik 13:30era, Ubik-eko kafean, edonorentzako.
- Martxoaren 18tik 19ra. Lantegia: BERRERAIKITZEN. ESPAZIOAREKIN JOLASEAN. 17:00etatik-19:00etara, Ubik-eko lantegian, edonorentzako.
- Martxoaren 18an. Hileroko topaketa: VIDEO KILLED THE RADIO STAR. 17:00etatik 19:00etara, Ubik-eko pantaila esperimentalean, 16 urtetik gorakoentzako. Gonbidatua: Itziar Orbegozo. Izena emateko Tabakalerako webgunera jo behar da edo eraikineko informazio puntura.
- Martxoaren 18an eta 19an. Lantegiak: DIY ‘ARCHIVA’. Gelen Jeletonen “Archiva” proiektuaren inguruko ikerketa bultzatzeko, fanzine, diska, pegatina eta abarren erakusketa. Gainera, fanzine feministen inguruko bi lantegi proposatzen dituzte:
- Martxoaren 18an eta 19an. Rally: UBIKAMERA: 8 ORDUZ ZINEMAGILE. Ubik-eko platoan, 10:00etatik 20:00etara, 12 urtetik gorakoentzako. Izena emateko Tabakalerako webgunera jo behar da edo eraikineko informazio puntura.
- Martxoaren 19an. Lantegia: TOLESTU. ORRI BAKARREKO LIBURUXKAK SORTZEN. Ubik-eko autoedizio txokoan, 11:00etatik 13:00etara, edonorentzako.