Kortxoenea gaztetxeko kideak gaur, udaletxean eman duten prentsaurrekoan. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Sei hilabete igaro dira Groseko Kortxoenea gaztetxeahustu eta bota zutenetik. Denbora honetan, zazpi bilera izan dituzte udal gobernuko Miren Azkarate eta Iñaki Gurrutxagarekin, eta gaur bilera horien ondorioen berri eman dute Kortxoeneako kideek. Udal gobernuaren borondate falta salatu dute, eta bilera antzuak izan direla azaldu dute.
Gaztetxea eraitsi eta berehala aurkeztu zioten Groseko Zemoria kaleko eraikina hiriko eragile kultural, sozial eta herritarren tokia izateko proposamena – Zemoriako 20. zenbakian dagoen institutuaren eraikina udalarena da, eta honek 2000. urtean Lakuari utzi zion, bertan hezkuntza zentroa ezar zezaten-. Parte hartze prozesu bat abiatu zuen Kortxoeneako asanbladak, bertam autogestioan oinarritutako proiektuen bilgunea osatzeko.
Maddi Juanikorena eta Ane Balzola Kortxoeneako kideek esan dute, argi esan dietela ez direla Zemoria kaleko eraikina herritarrei irekitzera konprometituko. Lanbide Heziketako ikasketa batzuk hasiko dituztela esan diete, eta hori lehenetsiko dutela.
Bilera gehiago egiteko aukera zabalik geratu zen arren, gehiago biltzeko asmorik ez dutela azaldu dute, uste dutelako ez dutela fruiturik emango.
Ekainean “udal gobernuarekin ala gabe” Zemoria kaleko eraikinean sartuko direla iragarri dute: “Herritarrona dena herritarrei eskaintzeko hautua egina dugu aspalditik, eta kapitalaren kulturaren aurrean herritarrok eraikitako Donostia berri baten alde lanean jarraituko dugu”.
Kortxoeneako asanblada Groseko auzo elkartean biltzen da egun. Beraiek ez ezik, Kortxoenearen barruan lanean ari ziren hainbat elkarte eta eragile ere elkartzeko lekurik gabe geratu direla salatu dute, “Donostia Europako Kultur Hiriburu den urtean”.
Azken bideoak
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea