Atotxako dBizi geltokia. (Argazkia: Donostiako Udala)
Autobus geltoki berriko lanak zirela eta, Atotxako dBizi geltokia kenduta egon da. Renfeko tren geltokiaren eta autobus geltokiaren artean jarri dute orain berria. Bizikletak euren lekuan daude, beraz, gaurtik aurrera erabilgarri dago zerbitzua.
Lurraldebus eta Mugi txartelarekin ere erabili daitezke bizikleta publikoak. Hortaz, donostiarrei ez ezik, inguruko herrietatik datozenek ere erabiltzeko aukera izango dute.
Atotxako
geltokia bikoitza da, udaletxe parean dagoenaren antzekoa. Bi geltokietatik etor daitezkeen erabiltzaile andanari zerbitzua emateko pentsatua da.