Proiektuak diseinatzeko metodologiaren berri martxoaren 1, 2 eta 3an emango dute, Kontadores zentroan.
(Argazkia: Kontadores)
Dragon Dreamingek hainbat erreminta eskaintzen ditu sormenaren, elkarlanaren eta iraunkortasunaren bidez proiektuak eta erakundeak garatzeko. Metodologiak lau fasetan egiten du lan: amets egin, planifikatu, elkarlanean aritu eta ospatu.
Prestakuntza ikastaro horren bitartez, talde sormenak eragiten duen indarra sentitzeko aukera izango dute bertaratzen direnek, “bai amets egiteko fasean, baita talde planifikazioan ere”.
Metodologia horrek, besteak beste, jarraian adierazitako
helburuak lortu nahi ditu: egungo arazoei aurre egiteko bestelako pentsamendu sistemak lantzea; egitura dinamiko, malgu, berritzaile, erresiliente eta iraunkorren bidez proiektuak sortzen laguntzea esparru sozialean, ekonomikoan, ekologikoan zein kulturalean; eta elkarlanean aritzeko ikuspegia eta estrategia lantzea.
Hala,
martxoaren 1, 2 eta 3an, proiektuak diseinatzeko metodologia horri buruzko ikastaroa eskainiko du
Kontadoresek, Bidebietan, 17:30etik 20:30era. Alicia Comenge Segard,
Dragon Dreamingeko hezitzaile eta aholkulariaz gain, Johnny Azpilikueta hezitzaile ere bertan izango dira.
Ikastaroaren prezio 13,5 eurokoa da, eta
izena emateko aukera dago oraindik.