Egiako Onkologiko zaharra botatzen hasi dira
auzoetxe moduan erabiltzeko Onkologiko zaharra okupatzeko ahalegin bat ere egin zuten duela ia bi urte, 2014ko maiatzaren 1ean. Baina saiakerak ez zuen emaitzarik izan, Udaltzaingoak eta Ertzaintzak berehala atera baitzituzten gazteak eraikinetik.
Ahaleginak ahalegin, auzotarrek erabiltzeko moduko lokalik gabe jarraitzen dute gaur gaurkoz Egian. Bertako Egia Bizirik auzo elkartearen arabera, aurreko udal gobernuarekin nahiz egungoarekin bildu dira auzoetxearen beharra aztertzeko, baina momentuz ez dute emaitzarik lortu.
Kutxa Fundazioarena da Aldakonea kalearen goialdean dagoen eraikina. Urteak daramatza hutsik, eta botatzen hasi dira. Makinak lanean ari dira, eta itxura guztien arabera, barneko elementuak hustutzen ari dira.
Egiatarrek aspaldian aldarrikatu dute auzotarrek kudeatu eta erabiltzeko lokal baten beharra, eta Onkologiko zaharra aukera horietako bat izan da. Egiako Auzo Batzarrak eraikina erabiltzeko eskaera egin zion Kutxaren Gizarte Ekintzari, baina ez zuten onartu.
Hala,