Antiguako osasun etxearen teilatu zati bat hondatu du haizeak
Alerta laranjan dago hiria euriarengatik, baina haizea izan da buruhauste nagusiena. Hain zuzen ere, Antiguako osasun etxearen teilatu zati bat hondatu du, eta hiria hankaz gora utzi du hainbat gunetan; Donostiako saihesbide GI-20 errepidean, esaterako, Polloeko tunelaren mailan, zuhaitz bat erori da. Gertakariaren ondorioz, bi orduz eten dute zirkulazioa Bilboko norabidean errail bati zegokionez, bidea garbitzen zuten bitartean. Edukiontziak eta motorrak lurrean, zirkulazio taulak apurtuta, obretako hesiak hankaz gora… ekaitzak gogor astindu du hiria goizaldetik.
Antiguako osasun etxeari dagokionez, suhiltzaileak eta Udaltzaingoa bertaratu dira lekura, eta hesiz inguratu dute espaloia, segurtasuna bermatzeko.
Era berean, segurtasunagatik ere, ikastetxeen arteko hondartzako futbol txapelketako jardunaldia bertan behera utzi dute gaurkoan.