
Mirakruz kaleko 19. zenbakiko eraikinaren bilakaera, Revista San Sebastian-ek egindako montaje batean. (Revista San Sebastian)
Donostia bere ondare arkitektonikoa galtzen ari dela uste dute. Hiriko hainbat eraikin historiko higiezinen negozioaren biktima bihurtzen ari direla salatu dute, eta
sinadurak biltzen hasi dira Change.org plataforman. Groseko Mirakruz kaleko 19. zenbakiko eraikina eta hiriko beste etxe bereziak ez botatzeko eskatu dute. Izan ere, hiriko hedabide batek argitaratu du eraikina bota, eta etxebizitza berriak eraikiko dituztela.
Eskaeran jaso dutenaren arabera, mende hasierako eraikina da.
Morales de los Rios arkitektoak diseinatu zuen – egun udaletxea den eraikina diseinatu zuen egile bera-. Eraikina hasieran Mons Etxearena izan zen. Izen bereko txanpainaren biltegia zen. Hala jasotzen du
Donostiako saltoki tradizionalen informazio guztia biltzen duen Comerciosdonostiarras.com webguneak.
https://youtu.be/eQm8sspb9cM