Aranzadiri ingurumen txosten bat egiteko eskatu diote; auzotarrek ordainduko dute azterketa.
Talde argazkia, Uliako parkean. (Argazkia: Uliako auzo elkartea)
Enbatari aurre egiteko prest daude uliatarrak, eta halaxe erakutsi zuten atzo berriro.
150 pertsona elkartu ziren parkean eta argazki erraldoi bat atera zuten mintegiei babesa adierazteko.
Joan den ostegunean
Plan Orokorraren aldaketa onartu zuten udalbatzarrean, lorategietan 70 apartamentu egiteko bidea irekiz. Atsekabetuta geratu ziren uliatarrak, baina ez daude amore emateko prest.
Atzoko goiza euren jarreraren isla izango dela iragarri zuten. Argazkia ateratzeaz gain, auzolana egin zuten, lurra udaberriko landaketetarako prestatuz. Txikientzako tailerrak ere egin zituzten, eta musikarekin amaitu zuten eguna; The Cotton Tails taldearen jazz doinuekin.
Aurrera begirako planak
Uliako auzo elkarteko kideak nahiz Lore Baratzak proiektuko kideak herritarren babes zabala jasotzen ari dira egunotan.
3.000 sinaduratik gora jaso dituzte
Change.org plataformaren bidez, eta beste asko eskuorrietan. Horiek guztiak udalari emango dizkiote gero, eta mintegiek
parke izendapena, -1995.urtean galdutakoa-, berreskuratzeko eskatuko dute.
Oso eskertuta daude uliatarrak eta energia horri eutsiz lanean jarraituko dute. Uliakoa “bizirik dagoen parke bat” dela defendatzen dute, eta “donostiar guztiena eta guztientzako” izan dadin lanean jarraituko dute.
Hala, hainbat jarduera egingo dituzte:
Lehenik eta behin,
ingurumen txosten bat egiteko eskatu diote Aranzadi Zientzia Elkarteari.
Uliako landare mintegiko kultur eta natur balioen azterketa horrek,
5.629 euroko kostua izango du, eta auzotarrek ordainduko dute.
Tejiendo redes para la custodia del territorio proiektuaren barnean, inguruko zenbait ikastetxerekin jardunaldi bat egingo dute, ingurumena orokorrean eta bereziki hegaztiak zaintzeko garrantzia lantzeko haurrekin.
Ur-biltegietako bisita gidatuak egiten jarraituko dute, euren balio historiko eta arkitektonikoa erakusteko.
Dagoeneko oihartzun zabala hartu duten haurrentzako bi jarduerak egiten ere jarraituko dute.
Txiki Pups astearteetan, eta
Txiki-Foxes, ostegun arratsaldeetan. Azken hau gainera, Kultur Hiriburutzako egitarauaren barne dago, Energia Olatuak programaren baitan.
Datorren larunbatean,
martxoak 5, bertako landareetatik
haziak lortzeko tailerra egingo dute, Cristina Enea Fundazioaren
Haziera proiektuarekin elkarlanean.
Martxoaren 19an, berriz, Letaman gaztetxearekin batera, Newroz,
herri kurduen urte berri eguna ospatuko dute parkean bertan.