Ohi bezala, Ibaetako jaietan emanaldi bikoitza eskainiko du, Egan taldearekin; aurtengoa, baina, azkenekoa izango da azpeitiarrarentzako, urrian erretiratu egingo baita.
Xabier Saldias. (Argazkia: Lide Ferreira)
Maitasunagatik etorri zen Donostiara bizitzera Xabier Saldias (Azpeitia, 1951), 80. hamarkadan.
Egan musika taldearekin egin zen ezaguna, eta 46 urte lanean jardun ostean, erretiroa hartuko du azpeitiarrak.
Ibaetako jaietan hasiko du
Agur bira mundiala, asteburuan eskainiko dituen bi emanaldiekin –larunbatean, 19:30ean; eta igandean, 18:30ean, Lautximeneta frontoian–. Bira uda osoan zehar luzatuko da, urrian agur esan arte.
Hala, Saldiasekin egon da IRUTXULOKO HITZA,
bere bizitzaren errepasoa egiteko. Erromeriak utziko dituen arren, pozik dago egindako lanarekin: “Harro nago egin nuen apustua bete dudalako”, nabarmendu du.
Ostiraleko
papereko edizioan Eganeko abeslariari egindako
elkarrizketa egongo da irakurgai.