Errefuxiatuei laguntzeko asmoz, Intxaurrondoko Villa Yeyetten beteko dute kamioia, 9:00etan; eta 10:00etan irtengo da.
Intxaurrondoko Gastronomiako Elkarteko kideak, Aldundian.
Intxaurrondoko Gastronomia Elkarteko sei kideren abentura bihar jarriko da martxan. Izan ere,
Zaporeak proiektuaren baitan,
errefuxiatuei laguntza ematera joango dira,
Greziako Kos uhartera. Bertan diren milaka errefuxiatuei jaten emango diete sei hilabetez.
6.000 lagun inguru iristen dira egunero Greziako uharteetara euren herrialdeetatik ihesi. Europako erakundeak ezer egin gabe dauden bitartean gizarteak, modu batera edo bestera, errefuxiatuei laguntzeko hartu duen konpromisoa eta egiten ari den ahalegina azpimarratu zuen aldunduko Lankidetza zuzendari Fernando San Martinek, elkartasunezko proiektua aurkeztu zutenean.
Intxaurrondoko Gastronomia Elkarteak bi kontu korronte ireki ditu bere elkartasunezko proiektuarekin bat egin nahi dutenek
laguntzeko aukera izan dezaten: 20955011809115250322 (Kutxabank) eta 30350103881030035880 (Laborala).