Bilera bat egingo dute Txomin Eneako lanen xehetasunak emateko auzotarrei
Txomin Eneako hirigintza proiektuarekin hasiko dira datozen egunetan. Hasiera ofiziala bihar egingo dute, ordea. Eneko Goia alkatearen esanetan, lanen berri emateko bilera ireki bat egingo dute auzotarrekin: “Ez gara lehen harria jartzera joango, baina bizilagunekin egingo dugun bileraren bidez hasiko dira ofizialki Txomin Eneako lanak”. 19:30etan egingo dute informazio saioa, udaletxeko udalbatza aretoan.
Etxebizitza publikoei dagokienez, “udalaren hirigintza proiekturik garrantzitsuena” dela Txomin Eneakoa esan du alkateak. Eta bide batez, ur goraldien kalteak saihesteko irtenbide bat emango zaio auzoari.