'Hitzak aske' emanaldiak harrera beroa jaso du
Karlos Trenor Egiako presoak hautatutako poesia musikatu eta errezitatu zuten igandean, Hitzak aske ikuskizunean. Eneko Sierra eta Unai Pelaio Pelax musikariek Joxan Artze, Blas de Otero, Gerardo Markuleta eta Jose Emilio Pachecoren poemak musikaz lagundu zituzten. Hainbat auzotarrek poesia horien hitzak errezitatu zituzten, Le Bukowskiko agertoki gainean.
150 lagun inguru elkartu ziren emanaldian. Karlos Trenor preso egiatarraren askatasuna eskatzeko antolatutako ikuskizuna izan da. 71 urte ditu, eta Ocaña II espetxean dago preso, etxetik 513 kilometrora. Egiako Sare-k muturreko egoeran dagoela salatu du, eta etxeratzeko eskatu du.