"Zerbait partekatzen dugu guztion artean"
Lilatoia datorrela eta, Hitza Taldeko bi kiderekin egon da IRUTXULOKO HITZA.
2010ean Lilatoian parte hartzen hasi zen Hitza fisikoki, Hitza taldeari esker. Badira talde horretan hutsik egiten ez duten emakume batzuk, eta horietako birekin egon gara: Marixol Agirre eta Mertxe Ibeas egiatarrak. «Barrutik indar hori nabari da; zerbait partekatzen dugu guztien artean», aipatu du Ibeasek. Aurten 30 lagun baino gehiagok parte hartuko dute Hitza Taldean, euskararen aldeko aldarrikapena ere zabalduz. Hala, ostiralean erreportaje zabala argitaratuko dugu. Edonola, Lilatoian parte hartuko duten guztiek izan dezakete Hitzarekin harremana. Izan ere, argazki lehiaketa ederra prestatu dugu.