Aurtengo Lilatoia inoizko jendetsuena izango da
5.000 emakumek parekidetasunaren aldeko aldarria zabalduko dute igandean.
Donostiako Atletikok hartu zuen iaz Lilatoia antolatzearen ardura, eta aurten sekula baino partaide gehiago izango ditu, 5.000, hain zuzen ere. Urtero legez, bost kilometroko ibilbidea izango du igandeko lasterketak, eta gizon eta emakumeen parekidetasunaren aldeko aldarria zabalduko dute partaideek.
Sarituen artean, Donostiako Atletiko emakumezkoen sofbol taldea omenduko dute, egunarekin bat eginez, Ohorezko Mailako Ligako txapelduna izan zelako iaz.