Donostiako ama talde baten ekimenez abian jarri dute kanpaina bat.
Hiriko ama talde batek
kanpaina bat abian jarri du,
Kabi Etxeekin elkarlanean. Helburua ahalik eta ume-eramaile gehien biltzea da; ondoren,
Siriara bidali ahal izateko. Hala, errefuxiatu zein bertan bizi direnei
elkartasuna adierazi nahi diete. Martxoan zehar lortzen dituztenak bidaliko dituzte, Madrilgo gobernuz kanpoko erakunde baten bitartez.
Hortaz, lagundu nahi duen edonor Donostian zehar jarri dituzten guneetara hurbildu daiteke. Gainera, ez du zertan ume-eramaile zehatz bat izan behar; motxilek, fularrek eta bestakoek ere balio dute; eta, ahal izanez gero,
ergonomikoak izatea.
Kanpaina hirian abiatu den arren, dagoeneko Espainiako
40 hirik ideia hartu eta ume-eramaileak jasotzen hasi dira. Informazio guztia euren
Facebook orrialdean ematen ari dira.
UME ERAMAILEAK BILTZEKO GUNEAK
- AMARA
Bihotzez Kabi Etxea
Tel.: 620 45 04 61
Facebook
- ERDIALDEA
Pinpilinpauxa
Easo kalea, 81
Astelehenetik larunbatera.
Pinpilinpauxapl.com
- EGIA
Maria Reina Eskola
Ametzagaina kalea, 52
Astelehenetik ostiralera.
Mariareinaeskola.com
- INTXAURRONDO
Nahieran Kabi Etxea
Tel: 656 75 43 38
Facebook
- GROS
Strogoff Komunikazioa
Ategorrietako galtzada zaharra 12, behea
Tel.: 630986610
Astelehenetik ostiralera.
Strogoff.es
- GROS
Txoriak Txori Kabi Etxea
Tel.: 605760086
Facebook
- GROS
Ulia Ekodenda
Claudio Delgado doktorearen kalea, 1
Ekodendaulia.com