JP Lohian & Klonen Klana, Zura, Anestesia, Joseba B. Lenoir Gang, Eraso! eta Lie Detectors zuzenean ariko dira Gazteszenan, hilaren 23an.
Egiako
Le Bukowski klubak bere urteroko dantza ospatuko du, “erakusleiho soniko sendo bat eta kapritxo hutsa den” Ze Premikin! (Exile on Jareño St.) jaialdia. Bukowskitik metro gutxira egingo dute jaialdia, Gazteszena aretoan.
Bi agertokitan, hiru DJ saio eta zortzi talde izango dira zuzenean, “volt eta watt akelarre honetan”: Anestesia, Zura, Vulk, JP Lohian & Klonen Klana, Joseba B. Lenoir Gang, Lie Detectors, Eraso!, Pelax & The Cowboy’s Orchestra, Telmo Trenor, Crazy Palmera eta Antigua & Barbuda.
Programa:
20:00etan, irekiera.
ESZENATOKI TXIKIA.
20:30 ERASO!
22:00 VULK
23:30 JOSEBA B LENOIR GANG
01:00 TELMO TRENOR
03:00 ANTIGUA & BARBUDA
ESZENATOKI HANDIA
21:15 ZURA
22:45 LIE DETECTORS
00:15 JP LOHIAN & KLONEN KLANA
01:30 ANESTESIA
03:00 PELAX & THE COWBOYS’ ORCHESTRA
04:30 CRAZY PALMERA
Sarrerak salgai daude 15 eurotan.