Olatu Talkaren barnean, munduko koreografia handienean parte hartzeko aukera izango dute herritarrek, maiatzaren 20an.
Estitxu Zabala
Dantzariek adi jarraitu dituzte adituen azalpenak. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Aurtengo Olatu Talka jaialdiaren barnean, Big Dance izenekoa koreografian parte hartzeko aukera izango dute donostiarrek. Hain zuzen ere, maiatzaren 20an hasiko da 2016ko Olatu Talka eta munduko koreografia handienaren bat egingo du. Zehazki, munduko 50 herrialdetan dantzatuko dira 100.000 lagun inguru, maiatzaren 20an, 13:00etan (herrialde bakoitzeko orduan).
Viktoria Eugeniako Dantza Aretoan egon dira gaur goizean Richard Parr ikuskizunaren ekoizlea, eta Jose Agudo eta Jeniffer Irons entseguen zuzendariak. Bertan, Donostiako hainbat dantza irakasleri hiru minutu eta erdi irauten dituen koreografia irakatsi diete. Orain, irakasleen txanda izango da, dantza euren akademietan irakasteko.
Big Dance bi urtetik behin antolatzen dute, eta hamar ekitaldiren ostean, aurtengoa du azkenekoa.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea